Agenda 21,
gure komunitatearen garapen jasangarria, soziala
eta ekonomikoaren alde tokiko buruzagiek sustatu
eta garatu duen prozesua da.
Tokiko garapen jasangarria da…
Udalerriko hiritarren bizi-kalitatea hobetzea,
honako baldintza hauen integrazioa lortuz:
|
|
 |
- Ingurunearen iraupen eta errespetua (Ingurumen- Ardatza)
- Ekitate edo justizia sozialaren beharra (Gizarte-Ardatza)
- Oreka ekonomikoa (Ekonomia-Ardatza)
1998ko martxoaren 23an, Donostiako Udalak Aalborg-eko
Gutuna edo Europako Hiri Jasangarrien Gutuna sinatu zuen,
eta orduan onartu zuen behin betirako Garapen Jasangarriaren
filosofia. Honenbestez, Donostiako hiria Agenda 21 ezartzeko
prozesuan murgildu zen eta aipatu Agendaren tokiko ekimenetan
parte hartzen hasi zen. Horrez gain, epe luzerako programak
garatzen hasi zen Garapen Jasangarria lortzeko (hots,
bizi-kalitatearen hobekuntza, tokiko natura-baliabide
eta ekonomi gaitasunarekin batera).
Gainera, Donostiako Udalak Hiri Jasangarriei buruzko
Europako IV. Konferentziako konpromisuak ("Aalborg
+ 10"koak) izenpetu zituen, berrikusiz
duela hamar urte Aalborg-ko Gutunean garatutako ekimenak.
|