1998ko martxoaren
23an, Donostiako Udalak Aalborg-eko Gutuna sinatu zuen,
eta Garapen Jasangarriaren filosofia onartu zuen behin
betirako. Honenbestez, Donostiako hiria Agenda 21 ezartzeko
prozesuan murgildu zen, eta aipatu Agendaren tokiko
ekimenetan parte hartzen hasi zen.
Prozesu honen ondorioz egin den analisi, garapen,
eta helburu eta ekintza-neurrien ezarpen lana, hiru
ardatzetan oinarritu da: ingurumenarekiko errespetua,
garapen ekonomikoa eta gizarte-ongizatea.
|