Donostiako Udala  
 
  Kutsadura akustikoa AGENDA 21 > Landuko diren arloak > Ingurumena > Kutsadura akustikoa  
Helburuak Egintzak Aholkuak
Zarata da herritarren artean salaketa eta kexa gehienen arrazoia, eta jasaten dutenen osasun fisiko nahiz psikikoan dituen eragin negatiboek kezka sortzen dute. Garapen ekonomikoak ez du murrizten lagundu, eta populazioaren dentsitatea handitzeak, jarduera gehienen mekanizazioak, eta pertsona eta merkantziak garraiatzeko motorrezko ibilgailuak geroz eta gehiago erabiltzeak sortu duen kutsadura akustikoari ekin behar izan dio munduko legegintzak.

Osasunerako Munduko Erakundeak (OMEk) eguneko orduetan 55 dezibelio baino gutxiago eta gaueko orduetan 45 dezibelio baino gutxiago izatea gomendatzen du. OMEk ezarri dituen parametro hauen arabera, hiriko zarata-iturri garrantzitsuenak trafikoa eta gauetako aisialdia direla baiezta dezakegu.

1. Trafikoa
Ibilgailuen trafikoak sortutako perturbazio akustikoa hiriko sarrera eta irteeretan altuagoa da: gomendatutako mailak baino altuagoak biltzen dira. A-8 autopista eta N-1 errepideak dira zarata-maila altuenak jasaten dituztenak, eta 70 dezibelioko maila gainditzen dute.

Dena den, hiriko trafikoak ere kutsadura akustikoa sortzen du, eta kasu honetan hiri osoan eragiten du. Azken urteotan Donostian dabiltzan ziklomotore eta motozikleta kopuruak gora egin duenez, honek ere eragina izan du kutsaduran.

  Hiri-garapenaren diseinu egokiek, motorrezko trafikoaren murrizketak, etxebizitzen isolamendu akustikoak, eta panel akustikoen ezarpena dira hain zarata-maila altuak jasatea murriztuko duten neurriak.

2. Gaueko aisialdia
Kutsadura akustikoaren beste iturri nagusia gaueko aisialdia da, eta ostiral eta larunbat gauetan bereziki jasaten da Alde Zaharrean eta San Bartolome kalearen inguruetan. Bi eremu hauetan zaratak 70 dezibelio lortzen eta gainditzen du larunbat gauetan, ostalaritzako eskaintzarik gehien eremu hauetan kokatuta baitago.

Arazo honi aurre egiteko neurriak hartu beharko dira, beraz. Neurri horietako bat, kontzentrazio hori arindu eta eremu horietako plangintza berri bat egitea litzateke, baita sortzen dituen enbarazuak ekidin ahal izateko, gaueko aisialdirako eremuak erdigunetik kanpora eramatea ere. Beste alde batetik, ikuskizun publikoetarako eta aisialdirako jardueretako lokalen eta instalazioen Ikuskaritzarako eta Egiaztapenerako Plan Orokorra abian jarri da, maila akustikoak murrizteko asmoz.

3. Beste jarduera batzu
Zarata-iturri nagusiak trafikoa eta gaueko aisialdia badira ere, kutsadura akustiko leunagoa sortzen duten bestelako jarduerak ere badira.

  Industria da horietako bat, ingurumenari dagokionez araudia oraindik ere leuna zenean sortu baitziren industrialde eta sektore honetako jarduera gehienak. Dena den, kutsadura-mailak ez dira oso altuak, Pasaiako Portuko txatarraren deskargak salbu (80 dezibeliotara iristen da).

Giza jarduerak berak kalean sortutako kutsadura akustikoa ere ezin dugu ahaztu: obrak, alarmak, sirenak, etxeko animaliak, ostalaritza… Arazo honek ez du gora egingo giza elkarbizitzak eta besteekiko errespetuak dituen neurrien barruan mantentzen den bitartean.

S A R T U!

Kutsadura akustikoaren diagnostikoa (172Kb)

Ihobe Udalsarea 21 Cristina Enea
idatzi FOROan
izena eman ALDIZKARIAn