Donostiako Udala  
 
  Ura AGENDA 21 > Landuko diren arloak > Ingurumena> Ura  
Diagnostikoa Helburuak Aholkuak

1. Horniketa-sistemaren babesa eta hobekuntza

- Urtegiaren inguruko lurrei dagokienean, Añarbe arroan dauden udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorretako edo Arau Subsidiarioetako hirigintza-ebazpenak bildu.

- Añarbeko urtegira sartzeko kontrol-jarduerak eta seinaleztapena egiten hasi eta arroan gertatzen den higadura ikertu.

- Añarbeko urei buruzko eta erreserba honen sakontasunei buruzko ikerketak zientifikoak garatu.

- Añarbeko edateko uren laborategian kalitate-araudia ezarri.

- Larreen Plana zehaztu.

- Beheko Kanalaren ordezko proiektua idatzi eta hartuneko lanak hasi.

- Prospekzioak amaitu eta Urumeak Karabelen (Hernanin) duen akuiferoak dituen aukerak balioztatu.

- Larreen Plana zehaztu.

- Uraren kalitate-kontrola gainbegiratu eta ikuskaritza-programa berria ezarri.

- Sarean konektatuta edo konektatu gabe dauden iturriak berriz aztertu.

- Iturriko uraren kontsumoari dagozkion gaietan herritarrek dituzten kexei erantzun.

2. Uraren kontsumoa murriztu eta ura arrazoiz erabili

- Ur-jarioak topatzeko eta konpontzeko programa bultzatu.

- Herritarrak kontzientziatzeko kanpaina bat garatu.

3. Horniketa-sistemaren hobekuntza eta eguneratzea

- Edateko uraren horniketa-sarea berritu.

- Horniketa-biltegiak birgaitu eta berriak sortu.

- Edateko uraren birmineralizazioa hasi.

- Udalean, Informazio Geografikorako Sistema eta sareen kalkulu matematikoa egiteko eredua ezarri.

4. Hondakin-uren kudeaketa optimizatu

- Igara eta Zubiaurreko ubideen saneamendu-jarduerak amaitu eta Añorgako ubidean saneamendu-biltzaile orokorra eraiki.

- Kostako biltzaileen iragazgaiztasuna landu.

- Hustubidean isuritakoagatik kaltetutako ingurunearen urteroko jarraipen-ikerketa egin.

- Hondakin Uren Araztegia abian jarri.

- Industriako uren zabortegi handietan Hondakin Uren Araztegia ezarri.

- Sarean eta Uren Herri Jabarian laginketa- eta analisi-jarduerak sustatu.

- Saneamendu-sarean isurtzeko hartunearen baimena lortzeko prozedura arautua ezarri eta Añarbeko saneamendu-sarean isurtzeko berariazko araudia onartu.

- Soberakoak diren isuriak jasotzeko jarduerak garatu.

- Zenbait gainezkabidetan arindurarako urrutiko kontrola ezarri.

- Hobi septikoetako lohiak biltzeko, garraiatzeko eta tratamendurako zerbitzua sortu.

5. Osoko kudeaketa

- Etxeetako uraren horniketaren kudeaketa Udaletik Añarbeko Uren Mankomunitatearen esku uztera pasa.

6. Estuario, ubide, hondartza eta kostaldeko uraren kalitatearen babesa

- Bainurako guneen analisiak eta kontrolak egiteari eutsi

- Ingurumena kudeatzeko sistema mantendu eta urtero hondartzetarako ISO 14001 eta EMAS II ziurtagiriak bideratu.

- Ondarretako hondartzak epe motz, ertain eta luzean duen bilakaera ikertu.

- Gerta daitezkeen jarioen edo hidrokarburoen presentziaren zaintza-jarduerak sustatu.

- Tximistarriko tunelaren egokitzapena sustatu (ahalmen hidraulikoa handitu eta gerta daitezkeen jarioak ekidin).

- Hondartzetako, badiako eta kaiko erabiltzaileei zuzendutako ingurumenerako hezkuntza-kanpaina garatu.

S A R T U !

Uraren diagnostikoa (171Kb)

Ihobe Udalsarea 21 Cristina Enea
idatzi FOROan
izena eman ALDIZKARIAn