Bainugelan
1. Iturriak ongi itxi.
2. Ahal bezain ur gutxien erabili.
3. Bainatu ordez dutxa hartu, ur asko
aurreztuko baita horrela. Bainatu
ordez dutxatu egiten bazara, 150 litro
ur inguru aurreztuko dituzu.
4. Tantak isurtzen dituen iturria
konpondu. Tantak isurtzen dituen iturriak
orduko litro bat ur isurtzen du gutxi
gorabehera, hau da, urtean 8.000 litro
isuriko luke.
5.
Jar ezazu tapoia konketan eskuak garbitzen
dituzunean: 10 litro inguru aurrez
ditzakezu.
6. Hortzak garbitzean 18 litro kontsumitzen
ditugu, 7 litro eskuak garbitzean,
eta 24 bizarra kentzean; itxi ezazu
iturria urik behar ez duzunean.
7. Zisternaren barruan bi botila bete
jartzen badituzu, 2-4 litro inguru
aurreztuko dituzu erabiltzen duzun
bakoitzean.
8. Harraskako iturrietan ur-aurreztailua
instalatuz gero, uraren kontsumoa
%30ean murriztu daiteke, hau da, urtean
50 euro baino gehiago aurreztu daiteke.
9. Hortzak garbitzean konketa urez
bete edo edalontzi bat erabiltzen
baduzu, kontsumoa %90 murritz dezakezu.
10. Komuneko tanga ez hustu behar
ez denean, aldi bakoitzean 10 edo
12 litro ur artean xahutzen baita.
Gainera, zigarro-mutxikinak, papertxoak
edo salvaslipak bezalako hondakin
txikiak komunetik ez botatzea gomendatzen
da. Komunetik bota ordez, zakarretara
bota itzazu.
11. Pinturak, bernizak edo disolbatzaileak
bezalako etxeko olio eta hondakinak
ez bota komunetik, uraren zirkulazio-sistema
osoan hedatuko baitira, eta ingurumenarentzako
eragin arriskutsu eta negatiboak ugalduko
bailirateke.
Sukaldean
12. Garbigarri biodegradagarriak,
fosfatorik ez dutenak erabili.
13. Platerak eskuz garbitzen badituzu,
ez ezazu iturria irekita mantendu,
tapoia edo azpila erabili; ur asko
aurreztuko duzu, garbiketa bakoitzeko
50 litro izan daitezke.
14.
Arropa-garbigailua eta ontzi-garbigailua
beteta daudenean erabili, ura hotzarekin
eta xaboi gutxirekin.
Beste erabilera batzuk
15. Jaso ezazu ontzi batean euri-ura;
landareak ureztatzeko erabil dezakezu.
16. Autoa ez gehiegitan garbitu. Ez
garbitu ontzi eta belakia erabiliz,
are gutxiago mahuka erabiliz. Garbiketa-estazio
batera eraman autoa garbitzera, ura
hobe aprobetxatzen baitute horrelakoetan.
17. Hobe da garbiketa-estazio batera
joatea, ur gehiago aurrezten baita;
zuk egiten baduzu, erabil itzazu ontziak
ur-emaria murrizteko.
18. Ez garbitu itsasontzirik Kontxako
badian.
19. Etiketan ingurumenarentzako produktu
toxikoak edo arriskutsuak dituztela
agertzen duten garbiketa-artikuluak
ez erosi.
|
 |