| Ingurumenean
eta Planetako beste lekuetan bizi direnen
bizi-baldintzetan eragiten duten produktu-kopuru
handia kontsumitzen dugu egunero, eta
datozen belaunaldien etorkizuna hipotekatu
nahi ez badugu, arduraz jokatu beharko
dugu. Baliabide naturalak gutxiago erabiltzea
eta hondakinen isurpena murriztea dira
ingurumenaren errespetuan asko lagun
dezaketen erabakiak. Kontsumo iraunkorrerako
aukera ezberdinak dituzte herritarrek
nahiz administrazioak: erosketa berdea,
produktu ekologikoak eskuratzea, bidezko
merkataritza eta berriz erabiltzea.
1. Erosketa berdea
Erosketa berdea diogunean, hauxe
esan nahi dugu: produktuak euren
edukiaren arabera, bilgarriaren arabera,
birziklatzeko aukeren arabera, sortzen
dituzten hondakinen arabera eta ekoetiketa
izatearen arabera hautatzea, eta
gainera, zerbitzuak kontratatzerakoan
edo administrazioko ondasunak eskuratzean
ingurumeneko irizpideak kontuan izatea.
Ezaugarri honen bidez produktuak
ingurumen-irizpideak betetzen dituela
ziurta dezakegu, baina herritarrek
honi buruz duten ezagutza eskasa nabarmena
da. Kontsumitutako produktu eta zerbitzuek
ingurumena errespetatzen duten jakiteko
beste tresna bat ere bada.
Bizi Zikloaren Analisiko ikerketek
aztertzen dute material hauen zikloa,
eta ingurumenarentzat egokienak zeintzuk
diren xedatzen dute. Gaur egunean
Estatuko kontratazio garrantzitsuen
kasuetan eskatzen dira ikerketa hauek.
2. Produktu ekologikoak
Produktu ekologikoek ere antzeko egoera
agertzen dute, kontsumo iraunkorrerako
horrelako produktuei buruzko informazio
gutxi jaso dutela adierazi baitute
herritarren erdiak baino gehiagok.
 |
|
Horren
adibide da Kontsumitzailearen
Informaziorako Udal Bulegoan jasotako
erreklamazio guztien artean gai
honi buruzkoak %0,5 bakarrik izatea,
nahiz eta, askotan produktu garestiagoak
badira ere, produktu hauek eskuratzeko
interesak gora egin duenez erreklamazio
hauen kopurua handituz joan. Kontsumo
ekologikorako elkarte bat badago
hirian: Otarra Bioelkartea. |
300 pertsonek eman dute bertan izena,
eta horietatik 230, produktu ekologikoak
aldizka erosten dituzten bazkide aktiboak
dira.
3. Bidezko merkataritza
Bidezko merkataritza terminoa, aldiz,
ezagunagoa da. Emaus Gizarte Fundazioak
2001eko azken hiruhilekoan egindako
ikerketa baten arabera, herritarren
%36k ezagutzen zuen praktika
iraunkorrerako modu hau, 1998. urtean
erregistratu zen %2aren aldean.
Bartzelona, Madril edo Valentzia bezalako
hiri handietan bildutako datuak bikoizten
ditu portzentaje honek. Gizarte-mugimendu
hau merkataritzako elkartruke bidezkoago
baten alde lan egiten duten ekoizleek,
merkatariek eta kontsumitzaileek osatzen
dute, eta aukera gutxien dituzten
ekoizleei ere merkatura iristea ahalbidetzea
dute helburu.
Donostian ireki zen bidezko merkataritzarako
Estatuko lehen denda; egun filosofia
bereko beste denda bat ere badago.
Berauetan kafea, kakaoa, artisau-lanak
eta berriz erabil daitezkeen birziklatutako
materialak saltzen dira. Kontsumo-mota
honi buruz duten interesak gora egin
duela adierazten du bezeroen gorakadak,
eta azken urteotan egin diren sentsibilizazio-kanpainek
ere horretan lagundu dute.
Esteka interesgarria: Ozonalia.
Bidezko merkataritza eta kontsumo
iraunkorra
4. Berrerabilera
Kontsumo iraunkorrean, materialak
berriz erabiltzeko praktikari dagokionez,
bigarren eskuko ondasunen merkataritza
poliki indartuz doa, baina ez da Europako
Batasuneko beste estatuetan erregistratzen
den mailara iristen. Produktu-mota
hau saltzen duten dendak onarpen handiagoa
dute orain, agertzen duten itxura
hobetu baitute. Eta autoen sektorea
da hoberen kokatua dagoena, nahiz
eta auto berrien erosketa-kopurua
oraindik ere erabilitakoen erosketa-kopurua
baino askoz altuagoa izan. Bigarren
eskuko liburuen azoken moduko jarduerek
berriz erabiltzearen alde jokatzen
dute, baina ez dira jarduera nahikoak
izaten. |
 |