Donostiako Udala  
 
  Energia AGENDA 21 > Landuko diren arloak > Ingurumena > Energia  
Helburuak Egintzak Aholkuak
Gaur egunean gehien erabiltzen ditugunak badira ere, baliabide konbentzionalak agortzen ari dira. Errealitate honen ondorioz, eta eraginkortasun energetikorako neurriak aplikatuz, mundu mailako politika energetikoak birbideratu dira, baliabide energetiko berriztagarriez baliatzeko eta energia garbiagoak erabiliz energia dibertsifikatzearen alde egiteko. Ingurumenaren gaineko eragina murriztea eta energiaren hornidura bermatzea dira politika hauen helburuak.

Energia lortzeko erabiltzen ditugun ohiko iturriak agortzen ari zaizkigula badakigunez, energia berriztagarriak ezartzeko inoiz baino behar handiagoa dugu orain. Are gehiago, ohiko energiak erauzteak eta erabiltzeak naturaren gainean eragin handia duela badakigunean.

Donostian, ordea, jarduera honetako instalazio gutxi daude: San Markoseko zabortegian dagoen biogasaren energia aprobetxatzeko instalazioa, eguzki-energia fotovoltaikorako eta termikorako 16 instalakuntza, eta Añarbeko Uren Mankomunitateak bultzatutako zentral minihidraulikoetan Udalak duen parte-hartzea.

Donostiako energiaren kontsumoari erradiografia eginez gero, energia berriztagarrien presentzia handitzea komenigarria izan litekeela ikusi da. 2000. urtean, elektrizitatean 630.142 MWatt kontsumitu ziren guztira hirian, eta horien %5 bakarrik izan zen bertan sortutakoa. Zerbitzu-sektorea izan zen gehien kontsumitu zuena, eta ondoren kokatu dira etxeetako erabilera eta industria sektorea. Gasaren sektoreak, aldiz, gas naturalak ingurumenarentzat duen kalitateari esker, atmosferara isurtzen den kutsadura-maila kontrolatzeko adinako hedapena lortu du. Zerbitzu-sektorean kanalizatutako gasaren eskaera zazpi aldiz handiagotu da azken 10 urteotan, eta etxeetan erabilera hau bikoiztu egin da aldi berberean.

Europar Batasunak ezarri duenez, 2012. urterako energia-eskaera osoaren %12 energia berriztagarriek osatu beharko dute, ingurumena errespetatzen baitute, isolatutako eremuetaraino iritsi baitaitezke eta amaitzen ez den energi iturriak baitira. Gure hiriko portzentajeak, ordea, datu horietatik oso urrun daude oraindik. Helburu hau bete ahal izateko, ospitaleak eta klimatizatutako igerilekuak moduko kontsumo energetiko handiko zentroak ditu Donostiak, eta instalazio hauek, energia aurrezteko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko aukera paregabeak ematen dituzte.

Eguzkitik datorren energian burutu ditzake Donostiak horrelako jarduerarik gehienak, udaleko eraikinetan eguzki-arkitekturak ezarriz edota eraikin pribatuetako eraikuntzetan, instalazioetan edo obretan zergak partzialki beheratuz. Energia eolikoaren kasuan (aerosorgailu edo potentzia handiko dorreen bidez haizearen energia lortzea) ezin dugu gauza bera esan, hirian ez baitago horrelako instalaziorik jartzeko tokirik. Uraren bidez energia hidraulikoa lortzeko modurik ere ez da ikusten.  

Energiaren kontsumo eta kostuei eta instalazio motei buruzko analisi zehatza eginez gero, hirian energia zein modutan kontsumitzen den ikertuko genuke. Txosten honek energiaren kostuak murriztea, zerbitzuaren kalitatea areagotzea, instalazioen segurtasuna bermatzea eta ingurumena hobetzeko neurriak hartzea bezalako helburuak lortzeko oinarria ezartzea posible egingo du.

Modu honetan Donostiak eraginkortasun energetikoaren maila egokia lortuko du, eta honek energia kontsumitzen duten tresnetan eta kontsumoaren kudeaketan eragingo du.

S A R T U!

Energiaren diagnostikoa (215Kb)

Ihobe Udalsarea 21 Cristina Enea
idatzi FOROan
izena eman ALDIZKARIAn