| Herritarrek
hiriaren diseinuan eta ingurumenaren
zaintzan duten parte-hartzea guztiz
ezinbestekoa da. Datozen belaunaldiei
kalitatezko etorkizuna uztearen ardura
donostiar guztiona da. Instituzio eta
erakunde publiko nahiz pribatuek burututako
jarduerek ez dute emaitza onik izango
herritarren sentsibilizazio aktiborik
gabe.
Donostiak elkarte-sare zabala du:
Hirian erregistratuta dauden 659 elkarteetatik
15ek ingurumenaren arloarekin zerikusia
duten ekintzak garatzen dituzte. Hauetako
askok Ingurumenaren Aholku Batzordearekin
batera lan egiten dute Tokiko Agenda
21 ezartzeko prozesuari bultzada bat
emateko asmoz. Herritarrek honi buruz
duten ezagutza urria, eta beraz, agertzen
duten parte-hartze baxua da Batzorde
honek lantzen duen alderdietako bat.
Baina parte-hartzaileen kopurua murriztu
egin da, bertaratzen direnak oso aktiboak
badira ere.
| Bertako
Agenda 21 ez da udalerriko herritarren
parte-hartzea bultzatzeko proiektu
bakarra. Parte-hartzeko bestelako
mekanismo eta eremuak badira:
Higikortasunerako edo Gizarte
Ongizaterako Sektore Batzordeak,
Parte Hartze Aurrekontuak, Altzako
Garapen Komunitariorako Plana,
etab. Berauetan, erabakiak hartzeko
prozesuetan parte hartzen dute
herritarrek, elkarteetan antolatuta
nahiz indibidualki. |
|
 |
Hiriaren erronkei buruzko gizarte-eztabaidetarako
eta parte hartzeko beste erakunde
bat da Herritarren Foroa. Hiria Biziberritzeko
Izartu Osoko Programa moduko ekimen
garrantzitsuak ere degradatutako guneetako
bizi-baldintzen hobekuntzarako parte-hartze
prozesuetan auzokideak inplikatzen
saiatzen dira. Emakumeak eta Hiria
da herritarren parte-hartzea bultzatzen
duen beste ekimen bat. Kasu honetan
lantalde bat da, hilero biltzen dena,
eta gizonezkoentzat hartu ohi ditugun
ekintzetan emakumezkoen parte-hartzea
bultzatzen dute, eta emakumezkoek
hiri-plan horietan parte hartuko dutenaren
proposamenak bidaltzen dizkiete organo
eskudunei.
Hiri Ordenamendurako Plan Orokorra
moduko plangintza estrategikorako
bestelako prozesuak gainbegiratzen
ari dira gaur egun, eta gizarteko
eragileen eta herritarren arteko eztabaida-gune
eta hausnarketa-gune dira. Udalak,
gainera, herritarren partaidetzarako
zinegotzia ere badu.
Haurrei
arreta berezia jartzen zaie herritarren
parte-hartzean inplikatu daitezen
bultzatzeko orduan. Gaur egunean,
haurren taldeek proposatutakoak Udaleko
jarduera-planetan benetako garrantzia
izan dezaten lantzen ari gara. Programa
hau “Hiria eta Haurrak”
galdetegiarekin batera hasten da,
eta haurrek hiriari buruz duten ikuspuntua
biltzen da bertan.
Jolastoki eta bestelako eremu publikoen
definizioa eta birgaitzea bezalako
gai ezberdinetan lan egin dugu, eta
aurreko urtetik aurrera Audientzia
Publikoak burutzen dira: Plenoen atzera,
alkateak haurren talde bat hartzen
du, hiriari buruz aurrez eskoletan
nahiz elkarteetan landu dituzten gaien
jakinaren gainean jartzeko. Talde
honek, aurrez egindako analisi eta
elkarrizketaren ondorio moduan, hiriari
buruzko proposamenak aurkeztuko dizkio
alkateari: hiri-higikortasunaren diseinua,
hiri-planifikazioa, bakearen kultura,
etab. Ibilbide nahiz garraio publikoetan
egindako hobekuntzak moduko gai zehatzetan
hartutako konpromisoez gain, orain
arte antolatu diren Audientzietan
parte hartu duten sailek gazteen parte-hartzeak
proposatutako proiektu globalagoak
ere abian jarri dituzte: “Eskola-bidea”
edo “Gazteen Batzarra”,
adibidez.
Herritarren parte-hartzea bultzatzen
duten proiektu hauekin batera, ingurumenari
buruzko gaietan herritarrei informazioa
zabaltzeko zenbait mekanismo abian
jarri dituzte erakunde publikoek.
Telefono berdea eta postontzi berdea
dira Udalak bultzatutako tresnak,
ingurunea@donostia.org
posta elektronikoko helbidearekin
batera, eta berauetan ingurumenari
buruzko edozein zalantza argitzeko
daude. Tresna hauekin batera, Agenda
21 gaia jorratzen duen IHOBEren
webgunea, hondakinei buruzko datuak
biltzen dituen San
Markos Mankomunitatearena eta
laster abian jarriko den eta garapen
iraunkorra – Donostiako Tokiko
Agenda 21 gaiak jorratuko dituen
webgunea daude.
Herritarren
parte-hartzean egintzak eta informazioa
dira funtsezko bi faktore, baina hezkuntzaren
bitartez egiten den sentsibilizazioa
da goikoei falta zaien elementua.
Zentzu honetan, erakunde publikoetatik
iristen diren proposamenak asko dira.
Hondartzak, zuhaitzak eta ekologia
moduko ingurumenari buruzko gai asko
biltzen dituzte Udalak, Gipuzkoako
Foru Aldundiak, San Markos Mankomunitateak
edo beste zenbait erakundek (Urumea
Gura, Emaus, Haritzalde, Eguzki…)
antolatutako sentsibilizazio-kanpainek.
Halaber, hezkuntza-sistemaren laguntzarako
zerbitzua ezarri du Eusko Jaurlaritzak,
eta honen helburu nagusia, herritarrak
ingurumenaren arazoen inguruan sentsibilizatzea
da. Gainera, IIHIIrekin batera, gai
honen inguruan irakasleriak ikerketa-
eta esperimentazio- eta prestakuntza-ildoari
ekitea ere xedatzen du.
Kontzientziazio-kanpainez gain, Udalak
garatutako Hiri Hezitzaile proiektuak
ere heziketa-mekanismotzat egiten
du lan, eta gure hiriak duen prestakuntza-tresna
izaera aktiboa berresten duten programa
guzti horiek bultzatzen saiatzen da.
Ingurumenari buruzko ikastaroak, antzerkiak,
gidatutako bisitaldiak eta hedapen-aldizkariak
ere badira.
Azkenik, garapen jasangarriari dagokionez,
zabalkunde
plan batzuk aurrera eraman dira,
hiritarrak informatu eta sentsibilizatu
nahian.
|
|