Donostiako Udala  
 
  Hondakinak AGENDA 21 > Landuko diren arloak > Ingurumena > Hondakinak  
Helburuak Egintzak Aholkuak
Gaur egungo gizarteak duen bizimoduari lotuta doa hondakinen ekoizpena. Zaborren kudeaketa egokia eta suntsipena premiazko arazoetan bilakatu dira, ingurumenean asko eragiten baitute. Gaur egungo gizarte modernoen erronka nagusienetakoa, hainbeste zabor ez ekoiztea da.

Azken honen inguruan sortu den jakin-minak argi uzten du aplikatu diren ekimenen kopurua, eta horrela, hainbeste paper, beira, plastiko eta beste zenbait elementu selektiboki biltzeko ontzi ezberdinak ezarri dira, biltzen den materiala birziklatzeko asmoz. Jaso den erantzuna ona izan da, eta etxebizitza bakoitzean birziklapen-maila ezin hobea lortzeko lanean jarraitu behar dugu, horrela, tratatu behar den zabor kopurua gutxituko baitugu.

Hondakinen erretiratze selektiboan herritarrek agertu duten jarrera onari esker (geroz eta hondakin gehiago bereizten da), egunero sortzen diren zabor tonek sortutako zenbait problema txikitu dira. Donostiar bakoitzak egunean 1,13 kilo hondakin sortzen du, hau da, hiriak duen biztanleria osoak urtean sortzen dituen 74.444.566 kiloak kudeatu beharko dira. Zaborrak biltzeak 5.268.944 euroko aurrekontua izan zuen 2002an, eta hondakinen tasengatik jasotakoa, aldiz, 5.036.481 euro izan zen.

Bilketa selektiborako burutu diren kontzientzizazio-kanpainen emaitza onak horretan jarraitzera bultzatzen gaitu, ontzien bilketa selektiboari dagokionean bereziki. Izatez, hondakinak bereizten aktiboki hartzen dute parte herritarrek, eta hondakin bakoitza biltzeko ontzian uzten dituzte.

2001. urtean selektiboki bildutakoa eta kudeatutakoa 12.686.466 kilo izan zen, hau da, urtean 71,15 kilo biztanle bakoitzeko. Hauetatik, papera izan zen gehien bildu zen hondakina (urtean 40,89 kilo biztanleko), eta atzetik kokatu zen beiraren bilketa (urtean 23,42 kilo/biztanle). Bilgarri arinek, pilek eta jantziek presentzia txikiagoa dute. Hondakin hauen birziklapen-tasak gorantz egin du, ez oso bizi hala ere.

Hondakinok tratatzeko azpiegiturak onak dira orokorrean, baina San Markoseko zabortegiak balio-bizitza motza du. Zerbitzu honez gain (hondakinen biltegi alternatiboa barne), gaur egunean Urnietan hondakinak bereizteko planta bat ere badago, eta Aizmendin hondakin industrialak nahiz eraikuntzakoak botatzeko zabortegi bat ere badago. Motako honetako materialak 77.359.830 kilo izan ziren 2002an, eta hauetako %31,75 zabortegian bertan berriz erabili dira, barruko pistak egiteko (harrobietako materialaren ordez). Martuteneko 27. poligonoan bilketa-zerbitzu berri bat ezarri da, eta izan dituen emaitza positiboak ikusita, ekimen hau gainontzeko poligonoetan eta teknologia- eta enpresa-parke teknologikoetan ezartzea gomendagarria litzateke.

Gune landatarrean sortutako hondakinen kudeaketa ere ona da, 2.700 biztanleren zerbitzura dauden 74 bilketa-puntu baitaude, baita gero zaborrak tratatzeko azpiegiturak ere. Jolastoki eta Lorategien udaleko saila eta Behemendi Mendi Nekazaritzako Elkartea dira, hurrenez hurren, kimatze-hondakinak eta minda konpostatzearen kudeaketaren arduradunak.

Kontrolik gabeko hondakinen isurketa iturriak baditugu hiriko nahiz landako guneetan, eta ezagunak badira ere, deuseztatzeko edo zigortzeko dispositiboak garatzeke daude.

Gaur egungo egoera ona bada ere, aurrera egin beharko dugu Europako Legebiltzarrak 2006. urterako proposatu zituen helburuak bete nahi baditugu, bilgarrien birziklapenak %65 izan behar duela ezarri baitute. Testuak, gainera, berriz erabiltzeko edo birziklatzeko material ezberdinak berariaz zehazten ditu: beira %60, papera eta kartoia %55, metalak %50 eta plastikoak %20.

S A R T U!

Hondakinen diagnostikoa (206Kb)

Ihobe Udalsarea 21 Cristina Enea
idatzi FOROan
izena eman ALDIZKARIAn