Donostiako Udala  
 
  Hiriko plangintza AGENDA 21 > Landuko diren arloak > Ingurumena > Hiriko plangintza  
Helburuak Egintzak Aholkuak
Gune publiko, irekia eta babestua da hiria. Udalerriak, osorik hartuta, eta bertako auzoek, erabilera anitzak eta pertsona-mota ezberdinen elkarbizitza ahalbidetuko duen sare konplexua osatu behar dute. Donostiako gizarteak jasaten dituen aurrerakuntzek, familia-eredu berriek, arrazoizko etxebizitzen eskaerak, jarduera ekonomiko berritzaileen garapenak, edo dauden azpiegiturek osatzen dituzten oztopoek behar berriekin bat etorriko diren hiri-plangintza eskatzen dute.

Hiriko gunea, guztia elkarri lotuta dagoen sistema konplexu eta anitzaren moduan aztertu behar da. Antolamendu berriak hiritarrei hiria berreskuratzen ahalbidetzea da erronka.

Guztira 6.109 hektareako azalera du Donostiak, eta horietatik 2.104 hektarea hiriko erabilerek hartzen dute. Gainontzeko 4.005 hektarea landako erabilerek edota hirikoak ez diren erabilerek hartzen dituzte.

Une honetan, eta 1955ean onartu zenetik, hiri-garapenerako eta tratamendurako irizpideak ezartzen ditu Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak, indarrean egongo den aldirako, eta helburu hau bete ahal izateko, ondorengo gaietarako jarraibideak ezartzen ditu: etxebizitza, jarduera ekonomikoak, hiriko auzoei zerbitzuak eskaintzea, garraioa –motorrik gabeko garraioaren eta garraio publikoaren alde, gaur egunean dauden garraioetara kaleak egokitzearen beharraz gain , etab.

Indarrean ia hogei urtez egon ondoren, Plan hau berrikusteko lanak hasi ziren 2002an. Lan horiek egiten ari dira une honetan, eta, amaitutakoan, Plan Nagusi berriak hiriaren etorkizun urbanistikoa zehaztuko du, jarraitu beharko dituen arauak barne. Lan konplexua da, eta erronka garrantzitsuei egin beharko zaie aurre, baita erantzun egokiak eman ere.

Horrela, Donostiaren mugak administrazioak zehazten dituenak gainditzen dituztela pentsatu behar da, hiriaz gaindiko ekosistema-eremu konplexu eta anitza dela uste behar da.

Orokorrean, hiriko gune naturalak eta landatarrak dituzten onurak positiboki balioetsi behar dira, Donostiaren kalitatezko ondare eta parametroak baitira. Zehazkiago esateko, balio singularreko inguruneek babes partikularra beharko dute.

Hiriaren orografia konplexuak, zailak, anitzak eta aberatsak, behar adinak arreta merezi dute, eta eremu batean nahiz bestean eragin behar deneko kasuetan, eragin hori nolakoa izango den zehaztu beharko da, kasu bakoitzera egokituz. Gainera, garapen berrien aurrean hiriko jarduerak lehenestera garamatza konplexutasun horrek, eta lurra bezalako baliabide urria aurreztu beharko dugu.

Hiriko eremuak homogeneo egitea ekidin beharko du etorkizuneko hiri-garapenak, eta eremu bakoitzari erabilera esklusiboak eskaini beharko die (bizitegi-erabilera, jarduera ekonomikoetarakoa, etab.). Guzti horren aurrean, eremuen arteko elkarbizitza bultzatu beharko da, elkarren artean bateragarriak izan daitezen, hiriari (globalki hartuta nahiz auzoka hartuta) aniztasuna eta konplexutasuna emateko asmoz. Erabileren nahasketa horrek bateragarritasun eta bateraezintasun baldintza konplexuak arrazoiz definitzea eskatzen du, eta auzo bakoitzean etxebizitzek duten erabilera (ostalaritzarako erabiltzea, esaterako) anitzak ere kontuan izanda.

Hiri-garapenak zerbitzuz eta garraio publikoz hornituta izan behar dute, eta berauen ezarpena eta erabilera optimizatu beharko dira.

Antolakuntza honek herritarren higikortasun-beharrak murriztuko ditu, motorrezko ibilgailuen bidez higitzearena bereziki, eta garraio publikoaren optimizazioarekin batera badator, egoera asko hobetuko du. Azken finean, guzti hau gizon eta emakumeen beharrak asetzeko hiria planifikatzea, diseinatzea, eraikitzea eta antolatzea da. Horrela, kalitatezko auzoak dituen hiria lortuko da, eta bizimodu soziala bultzatuko da bere baitan.

Gainera, energiaren eta ingurumenaren kalitateari buruzko irizpide arautzaileak ezartzea ere komenigarria izango da eraikinetan, lehengaien kontsumitzaile handiak baitira. Adibidez: Munduko baliabideen %50 eraikuntzarako hartzen da, eta Munduan erabilitako uraren %40 osasun-instalazioetarako eta eraikinetako bestelako erabileretarako erabiltzen da. Eraikuntzak lurraren erabileran eragiten du, nekazaritzarako lur bikainak direnen %60 eraikuntzarako erabiltzen baitira; egurraren %70 ere, eraikuntzarako erabiltzen da. Energiaren kontsumoari dagokionez, sortzen den energiaren %45 etxebizitzak berotzeko, argiztatzeko eta aireztatzeko erabiltzen da, eta %5 eraikitzeko.

Ildo beretik, edateko uraren eta euri-uren, hondakin-uren saneamendurako, hondakinak biltzeko eta kudeatzeko uraren… hornidura-sareen plangintza egokia egitea komeni da.

S A R T U!

Hiriko plangintzaren diagnostikoa (182Kb)

Ihobe Udalsarea 21 Cristina Enea
idatzi FOROan
izena eman ALDIZKARIAn