Donostiako Udala  
 
  Garapen ekonomikoa AGENDA 21 > Gaikako arloak > Garapen ekonomikoa  

Agenda 21 bertako jasangarritasunaren alde sustaturiko prozesua da. Helburua garapena da, hots, hiritarren bizi-kalitatearen hobekuntza, tokiko natura-baliabide eta ekonomi gaitasunarekin batera.

Jasangarritasunaren kontzeptua honako ezaugarri hauetan oinarritzen da:

-Ingurumen, ekonomia eta gizarte-integrazioa.
-Tokiko jasangarritasuna, mundu mailako Jasangarritasun ezaren kontra.

Jasangarritasun Ekonomikoa lortzeko ezinbestekoa da hainbat alderdiren arteko erlazioa lantzea, besteak beste:

- Natura-kapitala babestu; aztarna ekologikoa gutxitu; kanpokoa barneratu, tokiko ekonomia-gaitasunaren garapena erraztu, aldi berean baliabideak modu jasangarrian erabiliz.

Hiriko sustapen ekonomikoko arloko arduradunak izanik, eta udalaren Agenda 21eko lantaldeko partaide gisa, ondorengo konpromisoa hartu dugu: Jasangarritasun ekonomikoari dagokionez gure hasierako diagnosia zein den hausnartzea, eta gure jarduera-planetan Jasangarritasun irizpideak barneratzea.

Beraz, gure esfortzua ondorengora bideratuko da:

- Garapen ekonomiko jasangarriaren eredua egin, tokiko mailan dagozkigun jardueren baitan.
- Adierazle sistema egin, ereduaren betetzea ebaluatzeko eta gure jarduerek tokiko eta mundu mailako Jasangarritasun ekonomikoan duten inpaktua aztertzeko.
- Jarduera-proposamena egin, Donostiako Sustapenari dagozkion arloetan aipatu Jasangarritasunaren alde lan egin dezaten.

 
Ihobe Udalsarea 21 Cristina Enea
idatzi FOROan
izena eman ALDIZKARIAn