Donostiako Udala  
 
  Eskolako Agenda 21 AGENDA 21 > Eskolako Agenda 21  

Agenda 21ek jasangarritasunaren alde sustatzen dituen ekimenak maila ezberdinetan garatu behar dira, norberak banaka, eskolan, herri, nazio eta nazioarte mailan, eta baita hauen arteko elkarlanaren bidez ere.

Eskolan lantzen den Agenda 21 garrantzi handikoa da, izan ere, ikastetxeetan sustatzen baitira garapen jasangarria lortzeko ohitura eta jokabide egokiak.

Eskolako Agenda 21 Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Donostiako Udaleko Ingurumen Bulegoak bultzaturiko programa da.
Honez gain, Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programa gisa sustatzeari esker, ikasleak ohitu egiten dira beren ikastetxe eta udalerriko ingurumen-kalitatean eragina duten gaietan parte hartzen, erabakiak hartzen eta inplikatzen.

2004-2005 ikasturterako, eskolako Agenda 21 sustatu eta koordinatuko duen lan-talde bat sortuko da, eta bertan, udalerriko ikastetxeetako irakasleek, Eusko Jaurlaritzako CEIDAk eta Udaleko teknikariek hartuko dute parte.

Eskolako Agenda 21 udalerriko Tokiko Agenda 21en baitan dago, eta hiriko ingurumena aztertu eta ikastetxeetako proposamenak jasoko dituen eskolako partaidetza foroa sortu eta dinamizatuko da.

Honako hauek dira Agenda 21ekin batera garatu diren edo garatuko diren beste programa batzuk:

Eskolako ekoauditorien programa: Programa hau udalerriko 22 ikastetxe publiko eta pribatutan egin zen 1998 eta 2001 urte artean, Hezkuntza Bulegoarekin eta Eusko Jaurlaritzako CEIDArekin elkarlanean. Helburua zera izan da, ikastetxeetako ingurumen-erabileraren inpaktu eta ohiturak antzematea, eta azken hauek hobetzeko ekintzak sustatzea. Horretarako, ikastetxeko baliabideak hobeto kudeatu, ingurumenarekiko errespetuzko jarrera garatu eta baliabideak erabili eta kontserbatzeko ohiturak sortu behar dira.

Eskolako bideen programa: Eskolako bidea ekimenaren helburua zera da, umeak eskolara oinez, helduen laguntzarik gabe eta bide segurua erabiliz joan daitezen sustatu eta erraztea. Proiektu honek hiria berreskuratu nahi du pertsonen arteko harreman eta elkarbizitzarako espazio gisa.

Donostiako neska-mutilen Entzunaldi Publikoa: (auzoak eta herritarren partaidetzako bulegoak garatzen du): partaidetza bide honekin, hiritarrek –kasu honetan gazteenek- proposamenak egiten dizkiote Udal-Administrazioari. Proiektuaren helburua zera da, balore sozial, etiko eta gizalegezkoen inguruko iritzi kritikoa eta sentsibilitatea sustatzea; gogoeta eta eztabaida prozesua egin ondoren, neska-mutil partaideek gai jakin bati buruzko ondorioak aurkezten dituzte Alkatea buru duen Entzunaldi Publikoan, iradokizun eta hobetzeko proposamenekin batera. Proiektu hau Bartzelonako Udaleko Hezkuntza-Institutuarekin batera burutzen da.

Ihobe Udalsarea 21 Cristina Enea
idatzi FOROan
izena eman ALDIZKARIAn