Donostiako gobernuak Amarara iritsi berri den materia organikoaren gaikako bilketari buruzko informazio kanpaina jarri du martxan
"Amara Konposta" lema aukeratu da informazio standa, konpostajeari buruzko festa eta material berriemailea biltzen duen kanpainarako. |
Maiatzaren 29tik aurrera, Donostiako Gobernuak Ingurugiro Arloaren bidez sentsibilizazio-kanpaina ikusgarri bat martxan jarri du Amara auzoan materia organiko biodegradagarria jasotzeko erabiliko den marroi koloreko edukiontziaren etorrera dela eta.
Jakina den moduan, esperientzia sei hilabeteko bi fasetan banatuko da: lehena Materia Organiko Biodegradagarria begetala, eta ez prestatua bilduko da eta bigarrenean, berriz, Materia Organiko Biodegradagarri guztia jasoko da, begetala eta animaliena, prestatutakoa edo prestatu gabea. Horretarako, Amarako 2700 familia ekimenarekin bat egin dute. Ekimena honakoan oinarritzen da: materia organikoa modu banatuan uztea jada bide publikoan jarrita dauden 49 edukiontzietan. Horretarako giltza bat beharko da eta berori datorren egunetan banatuko zaio familia bakoitzari poltsa biodegradagarriak dituen edukiontzi txiki batekin batera, hurrengo bi asteetan Ernest Lluch Kultur etxean egingo diren bilera didaktikoetan. Bilera horiek ekainaren 2an, astelehena, eta ekainaren 14ean, larunbata, egingo dira 9.30etatik 13.00etara, goizean eta 16.00etatik 19.00etara arratsaldez astelehenetik ostiralera eta 10.00etatik 13.30etara larunbatetan.
Kanpainaren barruan, Arcco Amara Merkatal gunean informazio-stand bat jarriko da egunero. Gaurtik aurrera bertan ekimenari buruz herritarrek izan dezaketen edozein zalantza azalduko da eta oraindik izena eman ez dutenek bertan egin ahal izango dute, betiere ekainaren 7a baino lehen. Standa irekita egongo da astelehenetik larunbatera maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitartean.
Honetaz guztiaz gain, ekainaren 7an, larunbata, Anoetako Estadioaren behealdean Konpostajearen festa egingo da. Bertan Amarako familiak erakarri eta Hiriko Gobernuak sustatutako hondakin kudeaketa-politika berrian auzo berritzaile bilakatzen duen neurri garrantzitsu honen etorrera ospatuko dugu.
Bestalde, XXX argibide-liburuxka eta XXX banderatxo berrerabilgarri jarriko dira Amarako kaleetan. Saltokietan kartel iragarleak egongo dira eta Amaratik igarotzen diren autobus-linea guztietan parte-hartzera gonbidatzen duten argibide-iragarkien bidez informazioa zabalduko da.
 |
|
 |
|