Udalerriko
kontsumorako ura Añarbe eta Artikutzako urtegietatik
dator, eta horniketa egin baino lehen, Añarbeko
Uren Mankomunitatearen araztegian arazten da. Ingurumen
Bulegoak arlo honetan egiten duen lana hirukoitza da.
Alde batetik, Kontrol eta Zaintza Unitatearen lana ikuskatzen
du, izan ere, ura hornitzen duen erakundea eta Kontrol
eta Zaintza Unitatea erakunde bera direnez, Administrazioak
lan hori ikuskatu behar duela ezartzen baitu legediak.
Horretarako, kontraste analisiak egiten dira sareko
puntu ezberdinetan, eta Kontrol eta Zaintza Unitateak
egindako lana zuzena dela ziurtatzen da.
Bestetik, ur-hornidurako instalazioen ikuskapena egiten
da, bai eta auzo eta kaleetan banatu baino lehen ura
gordetzeko erabiltzen diren gordailuena ere.
Azkenik,
edateko uraren kalitatearekin zerikusia duten kexak
artatzeko zerbitzua eskaintzen da; udalerriko arazo
nagusiena urak burdina izatea da, uraren gogortasun
eskasaren ondorioz hodien prozesu korrosiboak areagotu
egiten baitira.
Arlo honetan aplika daitekeen araudia otsailaren
7ko 140/2003 Erret Dekretua da, giza kontsumorako
uraren kalitaterako irizpide sanitarioak ezartzen dituena,
alegia.
Recientemente, la Mancomunidad de Aguas del Añarbe
ha puesto en marcha un sistema de remineralización
del agua, precisamente para evitar problemas de corrosión.
Duela gutxi, Añarbeko Uren Mankomuniteak uraren
mineralizazio sistema berri bat martxan jarri du, bereziki
korrosio arazoak saihesteko asmoz.
-
Kontsumorako uren adierazleak
|