Donostiako Udala  
 
  Hondakin sanitarioak BESTE LAN ARLO BATZUK > Hondakin sanitarioak  

Izaera sanitarioa duten jardueratan, esaterako, ospitale, anbulatorio, laborategi eta hortz-klinikatan, hiriko hondakinekin pareka ezin daitezkeen hondakinak sortzen dira. Azken hauek desberdin kudeatu behar dira, izan ere, kaltegarriak izan baitaitezke osasun publiko eta ingurumenerako.

Hondakin mota hauek martxoaren 26ko 76/1002 Dekretuak erregulatzen ditu. Arau honek Euskadiko Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen kudeaketarako baldintzak erregulatzen ditu.

Ingurumen Bulegoak hondakin mota hauek sortzen dituzten erakundeek aurkeztu behar dituzten Hondakinen Kudeaketarako Planen kontrola burutzen du. Honez gain, planaren egokitzapena eta hondakin mota hauen kudeaketa egokia ziurtatzeko ikuskapenak egiten ditu.

Ihobe Udalsarea 21 Cristina Enea
idatzi FOROan
izena eman ALDIZKARIAn